XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak Obra eta Zerbitzuen Enkante eta Lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

IRAGARPENA, Kontratuetarako Batzorde Nagusiarena, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaritzaren Egoitza hartuko duen eraikuntza egiteko obren kontratazioa emateke uzten duena. (KBN 448/90 Esp.).

1984.erako Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorrak ezarri zituen abenduaren 20ko 30/1983 Legeak aldatutako Estatuaren Kontratuetarako Legeko 38. atalean, kontratuaren esleipena, horretarako erabiltzen den prozedura edozein izanik ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela xedatu zen, 25.000.000 PTAtik beherakoak betekizun horretatik salbu geratzen direlarik.

Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Sailburu-Idazkari Jn. T. Gorenak, 1990.eko abenduaren 13an, honako hau erabaki zuen: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Idazkaritzaren Egoitza hartuko duen eraikuntza egiteko obren kontratazioa, emateke uztea.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki horren aurka, legez hori doakienek, egokitzat jotzen baldin badute, Administrazioarekiko Liskarrauzi-bidezko errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute erabakia eman zuen organuaren aurrean, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak erabaki adierazia jasotzen badu eta hori ezezkoa bada, Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa, berraztertze errekurtsoaren berri jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera sartu ahal izango da, bi hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak erabaki adierazirik ez badu jasotzen, berraztertze errekurtsoa sartu zen egunaren biharamunetik kontatuko den urtebeteko epearen barruan sartu ahal izango da Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa.

Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren Liskarrauzietarako Salaren aurrean aurkeztu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 1990.eko abenduak 17. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.